ikuskizun poetiko EZ musikatua

Hondakindegia lurra

 

 

Fernando Pessoarena da hipotesia: “Lur guztia hozkatu /eta ahosabaian sentitu ahalko banu,/ zoriontsuagoa nintzateke une batez”. Eta hark hipotesi gisa planteatutakoa, esperimentu gisa gauzatu dugu guk: “Lur pixka bat hartu dut etxeko baratzetik/ eta harrixkak baztertuta ahoratu gero”. Iñigo Astiz-en Baita hondakinak ere liburua oinarri hartuta, esperimentu horrekin abiatzen da Hondakindegia ikuskizuna. Ikuskizun poetiko EZ musikatua. Gonbite gastronomiko moduko horrekin. Gure omen den lurra digeritzen saiatzeko proposamen bat egingo dute oholtzan Mikel Ayerbe eta Astizek antzerkia, hitza eta bideoak nahasiz.